+34 945 10 10 70 +34 717 16 48 20 09:00-14:00 (Al-Ig) - 15:00-20:00 (Al-Ol)

ARABAKO LAUTADA IBILBIDEA (EGUN 1)

€ Galdetu
  • Ez da irisgarria

Deskribapena

Bisita gidatu honek natura eta ondarea uztartzen ditu. Egunari hasiera emateko, Uribarri-Ganboako urtegiaren bira panoramiko bat egingo dugu. Horrela, inguru paregabe batean gaudela, kondairak, tradizioak eta istorioak ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren, Gazeoko San Martin Tourskoaren elizako pintura gotikoak bisitatuko ditugu, eta Agurainen, historiaz beteriko ibilbide zirraragarria egingo dugu. Bertako harresia eta San Juan eta Santa Maria gotorleku-elizak ikusiko ditugu. Eguna amaitzeko, Alaizako Andre Mariaren

Jasokundearen elizako margolan gotiko ikusgarriak ikustea edo Egilazko trikuharria ezagutzea izango dugu aukeran.