![](https://www.kalearte.com/wp-content/uploads/2023/02/kalearte-enogastroturismo-RIOJA-ALAVESA.jpg)
ARABAR ERRIOXAKO BISITA ENOGASTRONOMIKOA (Laguardia// Eltziego// Bastida)
15 de martxoa de 2023
Bisita gidatu honek Arabako Errioxako paisaia ederretan barneratuko gaitu. Mahastiz betetako lurralde hau Toloñoko mendilerro ikusgarriak apaintzen du, eta upeltegi moderno zein tradizionalez josia, bisitaria bere ardo onenekin aho zabalik uztea du helburu. Ibilbide honetan ez da faltako Errioxa Jatorri Deiturako ardo ospetsuen dastatzea.
Ardoa eta kultura eskutik doaz, beraz, Bastida eta Eltziego Erdi Aroko hiribilduak ezagutuko ditugu. Arabako Errioxako herrien artean, Laguardia nabarmentzen da, xarmaz betetako kalez eta txokoz osatutako hiribildu ederra. Bertan, Erregeen Andre Mariaren Elizako eliz atari gotiko ikusgarri eta koloretsua bisitatzea izango duzu aukeran.