BESTE MUSEO BATZUK: BI-BAT MUSEOA – FOURNIER KARTAK, BI-BAT MUSEOA – ARKEOLOGIA, NATURA ZIENTZIEN MUSEOA, ARTE EDERREN MUSEOA, ARMA MUSEOA ETA ELIZBARRUTIKO ARTE SAKRATUAREN MUSEOA.
Vitoria-Gasteizko historian sakondu nahi baduzu, Kalearten lagunduko dizugu gehien interesatzen zaizun museoa bisitatzen:
– Arabako Fournier Karta Museoa – Bibat: Munduko karta-jokoen museorik onena da, eta 3.500 karta-sorta baino gehiagoko bilduma du. Kartarik deigarrienen bidez, arte horren ezkutuko sekretuak ezagutuko ditugu.
– Arabako Arkeologia Museoa – Bibat: Arabako historiari buruzko bisitan, historiaurretik erromatar garaira arteko probintziako gertaera historiko
bereizgarrienak ezagutuko ditugu. Museo interaktibo honek hamaika bitxikeria ezkutatzen ditu.
– Arabako Natura Zientzien Museoa: Otxanda dorrean kokatuta, bisita gidatu baten bidez, museoak bere bilduma nagusiak erakutsiko dizkigu: geologia, botanika eta zoologia.
– Arabako Arte Ederren Museoa: bisita gidatu honek XX. mende hasierako Zulueta Jauregiaren historia eta bertako bilduma zoragarria bateratzen ditu. Díaz de Olano, Fernando de Amárica, Juan Ángel Sáez eta Ignacio Zuluaga margolari ospetsuek, besteak beste, aukera bikain bihurtzen dute museo hau Gasteizko zure esperientzia osatzeko.
– Arabako Arma Museoa: Museo txiki hau Ajuria Eneko frontoi zaharra izan zen, egun lehendakariaren egoitza dena. Bisita gidatuak barnean gordetzen diren armak erakutsiko dizkizu, historiaurretik hasi eta XX. mendearen hasierarainokoak. Gainera, bigarren solairuan 1813ko Gasteizko guduaren bilduma oso zehatz bat dago; esaterako, tropa aliatuen garaipena kontatzen duten maketak aurki ditzakegu, edota guduan parte hartu zuten jeneral ospetsuen objektu pertsonalak.
– Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa: Bisita gidatu baten bidez, Vitoria-Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren Katedraleko girola ikuskatuko dugu. Bertan, Arabako artearen historiako lan gailenak daude ikusgai, hala nola, Kexaako Altxorra, Alonso Canoren Sortzez Garbia, Santa Ursularen eta 11.000 birjinen busto erlikia-ontziak, eta baita El Greco, Ribera, Crayer eta abarren lanak ere.