ERDI AROKO BILBO. ZAZPIKALEAK
6 de martxoa de 2023
Bisita gidatua autobusez egiten den panoramika batekin hasten da, gaur egun daukagun Bilbo hiri modernoa ezagutzeko. Azken horren adibide izango ditugu Guggenheim-Bilbao museoa, Isozaki dorreak, Zubi-Zuri pasabidea eta Euskalduna Jauregia. Ondoren, ibilbideak hiribilduaren jatorrira eramango gaitu oinez: zazpi kaleetara. Zazpikaleak Bilboko alde zaharraren gune nagusia da, eta bertan, monumentu eta pertsonaia historikoak aurkituko ditugu, hala nola Diego Lopitz Harokoa, Migel Unamunokoa, Done Jakue katedrala, Yohn jauregia eta Arriaga Antzokia.