
HIRU TENPLUEN IBILBIDEA (EGUN 1)
Inaziotar Bidea izenez ezaguna, bisita gidatu honek Gipuzkoako bailaretan barrena barneratuko gaitu, hiru mirariak ezagutzeko. Ibilbidea Oñatin hasiko da, probintziako Erdi Aroko hiribildurik garrantzitsuenetako batean. Bertan, Oñatiko Unibertsitatea edo Espiritu Santuaren Unibertsitatea, eta San Migel parrokia bisitatuko ditugu. Pizkundeko altxor horietan murgildu ondoren, ibilbidea santutegi garrantzitsuenekin hasiko da. Lehenik, Arantzazuko Andra Mariren eliza, XX. mendearen erdialdean eraikia. Garaiko artista ospetsu askok parte hartu zuten eraikuntzan, besteak beste, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea. Zumarragan jarraituko du bisitak, Antioko baseliza ezagutzeko, zurezko kasetoidura dotore batez estalitako ermita. Jarduera amaitzeko, Loiolan, Jesusen Lagundiaren sortzailea izan zen San Inazioren sorleku eta orubea ezagutuko dugu.