+34 945 10 10 70 +34 717 16 48 20 09:00-14:00 (Al-Ig) - 15:00-20:00 (Al-Ol)

KORTSARIOEN IBILBIDEA; HONDARRIBIA ETA FRANTZIAKO KOSTALDEA (EGUN 1)

€ Galdetu
  • Ez da irisgarria

Deskribapena

Horrela deritzo Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan dagoen kostaldeari. Bisita honek mugako herrien iragan beliko eta arriskutsua erakutsiko digu. Ondoren, Biarritzera hurbilduko gara, Napoleon III.aren eta Eugenia de Montijo enperatrizaren udako bizitokira. Bertan, itsasargitik dauden ikuspegiez gozatzeko aukera izango dute bisitariek, baita hiribildu eder eta lasai honetan zehar libreki paseatzeko ere. Gainera, Kasinoaz, Du Palais Hotelaz edo Santa Eugenia elizaz disfrutatu daiteke. Hiria ezagutu ostean, Donibane Lohizunen jarraituko dugu bisita, “suge eta piraten habia” izenez ezaguna. Eguzki Erregeak edo Luis XIV.a Frantziako erregeak Maria Teresa infantarekin izandako loturaren nondik norakoak ezagutzeko bigarren herria izango da. Ibilbidea Hondarribian amaituko da. Herriak historian zehar aberats eta nobleak izan diren eraikinez betetako multzo historikoa du. Horrez gain, La Marina gune gastronomiko eta komertzialaz gozatu ahal izango da.