ZERO KILOMETROKO PRODUKTUEN IBILBIDEA (Tolosa// Getaria)
Gipuzkoa merkataritza-gune bat dela argi dago XII. mendetik. Nafarroako, Gaztelako eta Frantziako lurren arteko bidegurutzea da, bere era eta modu tradizionalei eustea lortu duena.
Tolosa dugu adibiderik onena. Tolosako hiribilduaren bisita gidatuan, Zerkausia merkatu ospetsua ezagutuko dugu. Bertan, eskualdeko baserritar eta artisau guztiak biltzen dira beren sasoiko produktu gastronomikoak saltzeko, freskoak zein prestatuak. Produktu freskoen zaporea oraindik ezpainetan dugula, hiriko kale estuetatik abiatuko gara Gorrotxategi Txokolatearen Museoraino. Hemen, herriko produktu tipiko eta ezagunenak dastatzeko gogoa piztuko zaizu: Tejak eta Zigarriloak.
Barnealdetik, kostaldera joko dugu. Ibilbideak Getariako Erdi Aroko hiribildura eramango gaitu, non bertako bi produktu garrantzitsuenak aurkituko ditugun: arraina eta txakolina.