
Maria Maeztu Whitney, Irakaskuntzaren erreferente
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 26. artikuluaren arabera, pertsona guztiok hezkuntza jasotzeko eskubidea daukagu. Halere, UNESCOren estimazioak kontsultatuz gero, hau ez da betetzen. Izan ere, mundu mailan 250 milioi ume inguru eskolarizatu gabeak dira. Horien artean, 122 milioi neskatoak dira, hau da, % 48a baino gehiago.
Azaroaren 17an Hezkuntzaren Eguna ospatzen denez, aukera ezin hobea da Maria Maeztu Whitney humanista, pedagogoa eta nesken zein emakumeen hezkuntza eskubideen aktibistaren figura berreskuratzeko.
Vitoria-Gasteizen jaio zen 1881. urtean familia on batean. Kasu oso berezia izan zen bere belaunaldiko emakumeen artean, hizkuntza desberdinak zekielako eta ikasketak zituelako. 1898. urtean Escuela Normal de Magisterion graduatu zen eta handik gutxira, bere ama Juana Whitneyekin lan egin zuen Bilboko Academia Maeztun eta maistra gisa egon zen Santanderreko eta Bilboko eskoletan.
Hala eta guztiz ere, bere bizitza laboral, akademiko eta politiko nabarmenena Madrilen gauzatu zuen. Bertan bere batxilergoa atera zuen Instituto de Vitorian (1907) eta, ondoren, 1909. urtean, Salamancako Unibertsitatean matrikulatu zen ikasle bezala. Ikasketak Madrilen bukatu zituen, Filosofia eta Letrako Lizentziatura lortu arte 1915. urtean.
Bertan hainbat proiektu izango lituzke. Hasteko, Nazioarteko Andereñoen Egoitza deiturikoa antolatu eta zuzendu zuen 1915 eta 1936 urteen bitartean. Erresidentzia honetan neskatoak batzen ziren garaiko adituekin hitzaldiak edota kurtsoak ospatzeko. Proiektuak arrakasta itzela izan zuen eta bertan egondako ikasleen artean Victoria Kent abokatua, Maruja Mallo artista, Elisa Soriano medikua edota Felisa Martin Bravo fisikaria ditugu.
Horrez gain, Instituto Escuela delakoaren departamentu bat zuzendu zuen. Bigarren Hezkuntzako zentro honetan, ikasketa plan eta hezkuntza metodo berrienak frogatzen ziren, gero estatu mailan aurrera eramateko ideiarekin. Zentzu honetan, Maria Maeztu Whitneyentzat ezinbestekoa zen irakasketa dinamika eguneratuak ezagutzea eta horiek praktikan jartzea. Hori dela eta, hainbat kongresuetan parte hartu zuen hizlari eta entzule gisa, adibidez Londresen, Bruselan edota Northamptonen.
Hortik gutxira, Lyceum Club Femeninoa (1926-1936) ireki zuen. Bere asmoa proiektu mistoa izatea zen, baina Europan zeuden beste kasuen legedia jarraitzera behartuta egon zen. Maria Maeztuk emakumeen hezkuntza aberastea zuen helburu, nahiz eta ezkonduta egon. Lyceumean diziplina guztietako irakasleak zeuden eta aktibitate desberdinak egin zituzten: kurtsoak, hitzaldiak, kontzertuak edota arte erakusketak. Bestalde, aditu eta artista desberdinen partehartzeaz disfrutatu zuten. Adibidez, behin Federico Garcia Lorcak bere obra “Poeta en Nueva York” irakurri zuen.
Guda Zibila (1936-1939) hastean eta bere neba Ramiro de Maezturen fusilamenduaren ostean, Maria Nazioarteko Andereñoen Egoitza utzi eta exiliatu zen. Hasieran AEBra joan zen, baina azkenean Argentina hautatu zuen bere bizileku bezala. Buenos Airesko Unibertsitatean, Hezkuntzaren Historiako katedra lortu eta beste proiektu hasi zituen. Adibidez, hitzaldiak, kurtsoak, artikulu akademikoak eta liburuak egin zituen. Horretaz aparte, Argentinan Nazioarteko Andereñoen Egoitza berri bat irekitzeko asmoa zeukan, baina proiektua ez zen aurrera joan. Bakarrik bueltatu zen Espainiara bere neba Gustavoren heriotza dela eta, 1947. urtean. Urtebete eta gero, 66 urte zituela, Maria hil zen Buenos Airesen.
Egun, Maria Maeztu Whitney Espainiako Feminismoaren Historiako parte esentzialtzat dugu. Izan ere, bere “Lo único que pedimos” artikuluan, bere esaldi esanguratsu bat agertzen da:
Feminista naiz; lotsatuko ninduke ez izatea, bada, pentsatzen duen emakume orok giza kulturan parte hartzearen desioa eta kolaboratzeko aukera izan behar du.
Maria Maeztu Whitneyen bizitza erronkaz, helburuez eta esfortzuez beteta egon zen neskatoek kalitatezko hezkuntza izan zezaten. Berdintasuna ardatz, berak egindako lana ezinbestekoa izan da gaur egungo neskatoak eta emakumeak hezkuntza on batez disfrutatzeko.